ARGITZAL 2018an argazkilaritza zerbitzuak eskeini asmoz sorturiko proiektua da.
Proiektu honen bitartez, ezkontza argazki-erreportai zerbitzuak eskeintzen dira. ARGITZALen zuen ezkontza eguneko argazki kontakizun naturala eta gertukoa izan dadin lan egiten dugu.
Garrantzi handia du bikotekideekin gertukotasun handiko harremana sortzeak. Ezkontza egunerako bikotearen asmo, ilusio eta kezkak geure egiten ditugu, gure begirada eta bikotekideen ilusioa elkar egokitu daitezen.
Izandako esperientziak irakatsi digu bikotekideak argazkilarien aurrean direnean konfidantza sentitzeak duen garrantzia. Lan egiteko dugun modua bikoteengandik gertu baina ikusezinak diren argazkilariak izatean datza, bikotekideek inolako mugarik gabe momentu ederrenez goza dezaten.
ARGITZALen zuen ospakizun berezieneko emozioak betirako gordeko dituzten irudiak biltzeko prest gaituzue.